Martxoak 14 herri galdetegia, lagundu nahi duzu?

Martxoak 14 herri galdetegia, lagundu nahi duzu? 28 Jan 2021

Durangok bere historiako lehen herri-galdeketa egingo du martxoaren 14an, eta hori egiteko, lagun gaitzaketen pertsonak behar ditugu.

Bozketa erabilera anitzeko Landako Azoka pabiloian egingo da, eta bertan, 17 hauteskunde-mahai egongo dira.

Bozketaren ordutegia 9.00etatik 20.00etara.

Botoa presentziala izan beharko da, eta ekitaldia egingo den tokia guztiz egokituta egongo da covid19- kontingentzia-planera.

Anima zaitez eta lagundu!