Durangoko Udalak trenbideari buruzko Txostena egin du, alderdi politiko guztien eta ETSren ekarpenekin

Durangoko Udalak trenbideari buruzko Txostena egin du, alderdi politiko guztien eta ETSren ekarpenekin 10 Feb 2021

Txostena udal teknikariek emandako informazioarekin osatu du enpresa independente batek. Informazioa asteazkenetik aurrera kontsultatu ahal izango da www.galdeketa.durango.eus webgunean.

Durangoko Udalak txosten tekniko bat argitaratu du PERI FERROCARRIL poriektuari buruz, Udaleko Bulego Teknikoak emandako dokumentuen bidez egina eta alderdi politiko guztien eta Eusko Trenbide Sarearen (ETS) ekarpenekin. Txosten horren bidez, martxoaren 14ean ospatuko den Durangoko lehen galdeketa herritarrari begirako hirigintza-proiektuari buruz.

Txostena udal teknikariek emandako informazioarekin osatu du enpresa independente batek, eta Udalean ordezkaritza duten lau alderdi politikoek kontrastatu dute, beren ekarpenak gehituta. Ildo horretan, Udalak jakinarazi du txosten horren helburua izan dela herritarrei modurik sinple eta objektiboenean azaltzea bozketarako bi alternatiben aurrekariak, egungo unea eta balizko ondorioak. Txostenean, aurreko astean Durangaldeko gobernu taldeko kideekin egindako bileraren ostean ETSk egindako ekarpenak ere jasotzen dira.

Herritarrei informazioa eman ahal izateko, txostenak glosario bat du, besteak beste, txostenean bertan sartzen diren nomenklatura tekniko guztiak azaltzeko.

Bilera irekiak

Halaber, Udalak bilera irekiak antolatu ditu herritarrei txostena azaltzeko eta egon daitezkeen zalantza eta galderei erantzuteko. Bilera horiek San Agustin Kulturgunean egingo dira, COVID-19aren aurkako osasun-protokolo baten pean, data hauetan:

- Otsailak 16 – 18:30 – San Agustin Kulturgunea (euskaraz)

- Otsailak 17 – 18:30 - San Agustin Kulturgunea (gaztelaniaz)

- Otsailak 23:

O 16:00 - San Agustin Kulturgunea (euskaraz)

O 18:30 - San Agustin Kulturgunea (gaztelaniaz)

Kontsultari buruzko informazio guztia martxoaren 14ko kontsultari begira eraikitako www.galdeketa.durango.eus webgune berriaren bidez ere kontsultatu ahal izango da. Webgune horretan, txosten osoaz gain, kontsultaren inguruan sor daitezkeen 'Ohiko Galderak' (FAQak, ingelesez) ere kontsultatu ahal izango dira.

"Udalak, durangar guztien erakundea den heinean, herritar guztiei informazio gardena eta egiaztatua emateko konpromisoa hartzen du. Horregatik, gai garrantzitsuenetako bat proiektu honetan azken urteotan egindako urratsen txosten inpartziala eta objektiboa egitea izan da", azaldu dute Udaleko arduradunek.

Boluntarioak aukeratzeko zozketa

Era berean, Udalak jakitera eman du dagoeneko gainditu dela galdeketaren egunean boluntario gisa parte hartzeko eskaera kopurua, eta, beraz, zozketa bat egingo da profesionalei bozketa-eguna normaltasunez igarotzen lagunduko dietenak aukeratzeko.