Herri galdeketarako 51 bolondresak zozketa bitartez hautatu ditu Durangoko Udalak, 140 eskari jaso ostean

Herri galdeketarako 51 bolondresak zozketa bitartez hautatu ditu Durangoko Udalak, 140 eskari jaso ostean 17 Feb 2021

Durangoko Udalak martxoaren 14ko herri galdeketan laguntzeko 51 bolondres lortzeko epea ireki zuen aurreko astean, eta aurreko ostegunean bukatu zen izena emateko epea. Tarte horretan, 144 pertsonek eman dute izena, eta joan den ostiralean egin zuten zozketa udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan, Udaleko Idazkariaren, Informatika arduradunaren eta alderdi politiko ezberdinetako ordezkarien presentzian.

"Martxoaren14a egun historikoa izango da durangarrontzat, historiako lehen galdeketa herrikoia ospatuko baitugu, eta poztekoa da durangarrek galdeketa honetan laguntzeko erakutsi duten prestutasuna. Udalak bere esku dagoen guztia egingo du galdeketak ahalik eta partehartze altuena eduki dezan. Zentzu horretan, garrantzitsua deritzogu ahalik eta antolaketa zuzenena edukitzea, eta zozketan aukeratutako bolondresek laguntza hori eskainiko digute", adierazi dute udal ordezkariek.

Webgune berria

Durangarrei Galdeketaren inguruko ahalik eta informazio gehien helarazi asmoz, Udalak www.galdeketa.durango.euswebgune berria aurkeztu berri du. Bertan kontsultatu daiteke, besteak beste, enpresa independiente batek udal teknikarien laguntzarekin eta alderdiezberdinen ekarpenekin landutako txostena.