Aurrekariak

02 Feb 2021

Kronologia

Antecedentes

1990 - 1995

Anecedentes

1990ko hamarkada
Trenbidearen lurperatzea burutzeko bultzada.

  • EJren eta Durangoko Udalaren arteko proiektua, finantzaketa bateratua ere bazekarrena.
  • Trenbidea lurperatzeko eta Zornotza-Durango tartearen bikoiztea egiteko Eraikuntza Proiektua
  • Trenbidearen oztopoa desagerrarazi eta segurtasuna areagotzeko aukera ematen zuen.
  • Durangon liberatutako lurren hirigintza antolamendua
 

1995

Udal hiri-plangintzaren aldaketa (AASS 1995)

  • Bizitegi erabilerarako eraikigarritasuna Alluitz Kaletik gertu planteatutako etxadi batean kontzentratzen zen , lurperatutako trenbidea eraikinaren azpitik igaroz.
  • Ekipamendu handi baten eraikuntza Ezkurdi zonaldean; kulturgune bat eta lurpeko tren-geltokia bera hartuko lituzkeena.
  • Bi eremu horien artean espazio berde handi bat antolatuko litzateke
  • Lurperatutako linea ez da horren sakona haren gainean etxadi bat eraiki ahal izateko
  • Bideragarritasun ekonomikoaren azterketa eguneratu beharra
  • Dagoen araudia aldatzen da, RS-2 kudeaketa-eremua barne sartuz
 

2000

Durangoko Trenbide Sistemari atxikitako lurzoruaren hiriantolamenduaren lehiaketa.
  • Antolamendu irabazlea, Zaha Hadid arkitektoak diseinatuta: bizitegirako eraikuntzak bost dorreetan antolatuta, 16 solairukoak, parkearen iparraldean eta Sasikoa kalearen alboan, horrez gain eraikin bat Alluitz kaleko etxadi bat itxiz eta beste bat Alluitz-Askatasun kaleko eraikin kurboa amaiera emanez. Geltoki berriak zerbitzu-eraikin bat edukiko luke, bi solairutan eta aisieta merkataritza-espazio bat sestra azpiko geltokiari lotua. Eraikinaren kokapenak ahalbidetuko luke parke handiak (dorren hegoaldean) Ezkurdi plazarekin jarraitasuna izatea.
    Lur azpiko trenbideen gainean 330 plazako aparkalekua egokituko zen. Antolamenduan zehaztutako hirigintza eraikigarritasuna 1,35 m²/m²koa zen.
  • Arau Subsidiario berrien tramitazioa AASS 2005
  • Eusko Trenek egoitza Durangora lekualdatzea erabakitzen du, erabilera tertziariko eraikinaren parte bat okupatuz.
  • Hirigintza eraikigarritasuna 1,4 m²/m²ra handitu behar zen
  • Nazioarteko lehiaketa berri bat deitu zen egoitza berri honen diseinurako, geltokia, galeria komertziala eta berdegunea barne hartzen zituena.
Lehiaketara gonbidatutako arkitektoek 2000.urteko antolamenduko etxebizitza-dorreen hainbat proposamen diseinatu zituzten, egiten ari ziren PERI dokumentuaren eraikigarritasunak banatuz, gehienez ere 18 solairurekin.
Bloke bakoitzaren diseinu irabazlea ez da legez loteslea. Hirigintza araudiak gauzatzea baimendu behar du, baina zuzkidura publikoen eta ondoriozko partzelen gaineko diseinu aukera desberdinak posibleak dira.

Antecedentes

 

Ordenación ganadora diseñada por la arquitecta Zaha Hadid
Antolamendu irabazlea, Zaha Hadid arkitektoak diseinatuta

2001 - 2006

2001

EAEko Trenbide Sarearen LAParen onarpenaDurangoko linea lurperatzea funtsezko hirigintza-jarduketa

  • Durangoko linea lurperatzea funtsezko hirigintza-jarduketa gisa txertatzen da, ez trenbide jarduketa bezala; horren ondorioz, hiri-lurzoruko azalera handia liberatzen da.
  • Trenbidearen LAPa eta udalerriaren egiturazko antolamendua aldatzea eskatzen du.
  • Euskotreneko tailerrak eta kotxerak lekualdatzeko lursailak bilatu eta eskuratzea eskatzen du.
  • Jarduketaren gainbalioek obren finantzaketa egingarri egiten lagundu behar zuten, Eusko Jaurlaritzaz adostutakoarekin bat eginez.
 

2005
Arau Subsidiario berrien behin-betiko onarpena AASS 2005

  • AASS behin betiko onartu ziren irailak 12ko 676/2003 Foru Aginduaren eta urtarrilak 14ko 76/2005 Foru Aginduaren bidez, testu-araua 2005eko apirilaren 25ean, B.O.Beko 77.zenbakian argitaratua. Arau horietan ‘PERI 1-Trenbidea' eremua sartzen da.

2006

Antolamendu Xehatua (PERI) - Hasierako onarpena (2006-02-23)
 
Antolamendu Xehatua (PERI) - Behin betiko onarpena (2006-06-21)
 
Barne Erreformarako Plan Berezia (PERI) - EAO Argitalpena
 

Antecedentes

2008 - 2017

2008

Birpartzelazio Proiektua - Hasierako onarpena
2008-11-27
Antolamenduko lursailen titularrak zehazten dira. ETS Trenbide sistema orokorreko lursailen eta etxebizitza librerako 5 lursailen titularra izango da. Udala, aldiz, Babes Ofizialeko Etxebizitzetarako lursailaren eta ekipamendu pribatuaren titularra, berdegune eta espazio libreez gain, eta 4.219.328,60€ jasoko ditu, hitzarmen baten arabera materializatuko direnak. Eremuko lurzoru batzuk kutsatutako lurzoruen inbentarioan daude; horietako batzuk udalaren titulartasunekoak dira, eta beste batzuk ETSren titulartasunekoak.
 
2009
Eusko Jaurlaritzak ETSren egoitza Durangora ez lekualdatzeko erabakia hartzen du.

2010
ETSk eskatuta, urbanizazio-proiektuak Zaha Hadidek egindako Master Planaren arabera idaztea, lurzoruaren antolamendurako lehiaketaren epaitzarekin bat etorriz
 

2012
2012ko abenduan lurrazpiko trena eta geltoki berria funtzionamenduan hasten dira

2013
PERIaren aldaketa partziala aurrera eramaten da, non erabilera erlijiosoari zuzendutako 1.000m²ak kirol eta kultura erabileretara bideratuko diren.

2017
Urbanizazio-proiektuen enkargu berria, Udalak adierazitako irizpideen arabera

2018 - 2020

2018

PAU (L2/2206) Hasierako onarpena

  • PAUaren helburua hiri-lurzoru finkatugabean jarduketak faseka antolatzea da.
  • PAU bat izapidetu da, antolamenduaren gauzatze egutegia eta programazioa zehaztu eta eguneratzeko helburuarekin, onarpenetik igarotako denbora dela-eta.

PAU (L2/2206) Behin betiko onarpena

  • Azaroak 28ko 2018/2278 Ebazpenaren bidez behin betiko onartua izan zen.
  • Administrazioarekiko auzibidean errekurtsoa jarri zen, ezetsi egin zen eta apelazio-errekurtsoa aurkeztu da, oraindik ebatzi gabe dagoena.

ETS eta Udalaren arteko HITZARMENA. (2018-01-12)

  • Tren-eremu zaharreko (Trenbide kaletik, Ibaizabal parketik igaroz, Olleria, Abadiñoko mugaraino) lurzoruaren 7.847m²-ko kontraprestazioa, gainegitura kentzea, PERItik kanpoko obrak egitea (Trenbide kaleko eremua).
  • Hitzarmena ebazpen judizial bidez baliogabetuta forma-akatsengatik.

BIRPARTZELAZIO PROIEKTUA - Behin betiko onarpena (2018-02-14)

  • Udalak kargarik gabeko hirigintza-eraikigarritasunaren % 10 jasotzen du tokiko zuzkiduretan. R-1 lurzatia (BOE) eta kuantifikatutako akatsak (4,219.328,60 €) hitzarmenean zehazten denaren arabera gauzatuko dena.

URBANIZAZIO PROIEKTUA – hasierako onarpena

  • Uztailak 18ko 2018/1380 Ebazpenaren bidez onartua
  • Proiektuan parte-hartzea sustatzeko, erakusketa publiko bat ireki zen 2018ko irailaren 18ra arte, eta ikastetxe desberdinetako gazteekin prozesu parte-hartzaile bat , jolas eta kirolguneei buruzko proposamenak jasotzeko.

2019

HERRI GALDEKETAREN ONARPENA (2019-01-19 )
2019ko urtarrilaren 19ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, mozioa onartu zen. Horren bidez, ‘PERI 1 - Trenbidea'ren lursailei buruzko herrikontsulta egingo da. Horrek espedientea gelditzea ekarri du, eta oraindik urbanizazio-proiektua behin betiko onartu gabe egotea.
 
GELTOKIAREN SARBIDEA HOBETZEKO PROIEKTUA
 
URBANIZAZIO PROIEKTUA
2019an ukatu egin da urbanizazio-proiektua behin betiko onartzea, ez baita aurkeztu Lurzoruaren Kalitate Adierazpena, eta garai bateko kotxetegiek ukitutako lursailak kutsatuta egon daitezke.
 

2020

GELTOKIKO SARRERAK HOBETZEKO OBRA LANAK
ETSk eraikuntza lanak lizitatzen ditu
 
PERIIarren Biirrparrttzellaziio Prroiiekttuarren KALTEGARRIITASUN ADIIERAZPENA (explicacion?)
Durangoko Udalak interes publikoarentzat kaltegarritzat jo zuen, PERI 1 - Trenbidea proiektuaren birpartzelazio proiektua behin-betiko onartu zuen
2018ko otsaileko ebazpena. Kaltegarritasun Adierazpen hau, epai batek 2010eko apirilean ETSren eta tokiko administrazioaren arteko hirigintzahitzarmena
forma-akats batengatik baliogabetu ostean iristen da.